XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-
- Bueno, hor nahasketa bat zegok.
Alde batetik, nere aitak eta aitonak irakatsi zidaten beti, irekitasun bat izan behar dela bizitza honetan, Euskaldunak garela, baina euskaldunegandik aparte, badirela beste herri batzuk, beste jende batzuk, eta ez direla gu baino gutxiago.
Ezberdinak garela, Euskaldunak garelako, baina gauza askotan igualak garela, etab...
Irekitasun horretan finkatuta.
Gero, neri ere hortik hasi eta, nere bizitzan ibiltzea asko gustatu zait, zeren benetan konturatzen naiz hemen gure zilborrari begira egonda, ez dugula ezertan aurreratzen.
Beste
Gainera hortaz esan behar da, lehen aipatu dudan pertsona hori, hainbeste maite nuen pertsona hori, hain zuzen, kastellana zela, ta horrekin gauzak bastante juntatzen dira.
Hortaz, Barne Kanta hori nere baitan dago, zeren amodioaren kontzepzio hori, eta hainbeste pasiokin eta hainbeste zailtasunekin maitatze hori ere, hori nere barruan daramakit.
Eta gero irekitasun hori eta poesi kastellanoa gehiago ezagutzeak, eta beste munduak hobeto ezagutzeak eraman nau horretara.
Barne kanta bidai horretan nereganatu dut era honetara.
-
- Bide handia.
Hasteko konturatu zaitez,
Hori da 77 edo 78 aldean.
Ni gauza batean sartzen naizenean, erabat sartzen naiz.
Eta orduan kartzela tokatu zitzaidan, eta gero exilioa.
Exilioa asko eta askorentzat oso txarra izan da, eta normala da, (...).